2015(e)ko otsailaren 3(a), asteartea

Gaur San Blas eguna ospatzen da!

Urtero bezala, gaur San Blas eguna ospatzen da 

Euskal Herriko herri askotan omentzen dute eztarriko gaitzez babesten duen santu hau. Egun honetan koloretako kordelak eta gozokiak ezin dira falta. Tradizioak dioenez, kordela bedeinkatua eta 9 egunez lepoan ipinita egon behar da. Denbora hori pasatutakoan kordela erre eta santu honek eztarriko edozein infekzioez babestuko gaitu.  

Egun honetan santuaren omenez, hainbat nekazal azoka antolatzen da. Abadiñokoa azokarik garrantzitsuenetarikoa da eta urtero milaka pertsona biltzen ditu. Laudiok ere hainbat ekintzaz beteriko azoka antolatuko du. Eibar, Elgoibar eta Soraluzen ere San Blas opil zoragarriak prestatzen dira.