Urtero bezala, gaur San Blas eguna ospatzen da
Euskal Herriko herri askotan omentzen dute eztarriko
gaitzez babesten duen santu hau. Egun honetan koloretako kordelak eta gozokiak
ezin dira falta. Tradizioak dioenez, kordela bedeinkatua eta 9 egunez lepoan
ipinita egon behar da. Denbora hori pasatutakoan kordela erre eta santu honek
eztarriko edozein infekzioez babestuko gaitu.
Egun honetan santuaren omenez, hainbat nekazal azoka antolatzen da. Abadiñokoa
azokarik garrantzitsuenetarikoa da eta urtero milaka pertsona biltzen ditu.
Laudiok ere hainbat ekintzaz beteriko azoka antolatuko du. Eibar, Elgoibar eta
Soraluzen ere San Blas opil zoragarriak prestatzen dira.