DENBORAREN JOANEAN UNE BAT ADIERAZTEKO
Denboraren joanean une bat modu askotara adieraz daiteke, erreferentziatzat
hartzen den puntuaren arabera.
Iraganeko une bat adierazteko
o
bart, atzo, herenegun, gaur
zortzi (orain dela aste bat)
o
aspaldi, antzina, behin
(batean), garai batean, lehen
o
lehengo egunean, astean,
hilean, urtean
o
joan den (= pasa den)
egunean, astean, hilabetean / hilean
o
hilaren batean, bian, hiruan
o
txikitan, umetan, gaztetan
o
x urte nituela / x urte
nituenean / x urterekin
o
orain dela asko , gutxi / x
egun, aste, hilabete, arestian
o
x egun, aste...dira gertatu
zela
Etorkizuneko une bat adierazteko
o
laster, gero, bihar, bihar goizean, etzi, etzidamu, gaur zortzi (astebete barru), gaur gauean
o
datorren astean, hilabetean / hilean,
urtean, udaberrian...
o
handitan, nagusitan
o
x ordu, egun, aste... barru
o
hemendik x ordu(ta)ra,
egune(ta)ra, aste(ta)ra...
o
x egun, aste, hilabete
(pasatu) baino lehen
Erreferentzia puntua iraganeko une bat bada, une horren
ondorengoa adierazteko
o
hurrengo egunean, astean,
hilean, urtean
o
handik gutxira, lasterrera /
x egune(ta)ra, aste(ta)ra...
o
x egun, aste hilabete...
beranduago / geroago
o
x egunen, asteren,
hilabeteren, urteren... buruan
Ekintza baten iraupena adierazteko
Ekintza baten iraupena oro har, denbora neurriari Zerez, Non eta Nondik-Nora kasu markak erantsiz adierazten da.
Aditzik ohikoenak hauek dira: egon, ibili, jardun, bizi izan, iraun, itxaron...
o
Ordubetez jardun dugu
hizketan.
o
Hiru orduz egon naiz zain.
o
Lau urtez ibili zen lanean.
o
Urte askotan bizi izan naiz
kanpoan.
Urtarriletik
otsailera (bitartean) kanpoan izan naiz.
Beste zenbait aditzekin berriz, Nor kasua erantsi behar zaio denbora neurriari.
Aditzak: eman, egin, igaro, eraman, kostatu, pasatu....
o
Astebete eman dut ikasten.
o
Hamar urte egin ditu
Alemanian.
o
Eguna txarto pasa dut.
o
Gaua ondo igaro dut.
o
Egunak daramatza etxetik
irten gabe.
o
Ordu erdi kostatu zait
amaitzea.