1. Toki- eta denbora-marka osorik ematen denean, bi idazkera hauek aukeran uzten
dira, -n kasu- marka erabiliz edo erabili gabe:
- Durangon, 1983ko martxoaren 7an
- Durango, 1983ko martxoaren 7a
Kontuz izan ondorengoa:
Zenbakia kontsonantez amaitzen bada, "-ean" erantsiko diogu (bat-batean); bokalez edo diptongoz amaitzean, ordea, "-an" (bi-bian).
1ean, 2an, 3an, 4an, 5ean, 6an, 7an, 8an, 9an, 10ean, 11n, 12an, 13an, 14n, 15ean, 16an 17an, 18an, 19an 20an, 21ean, 22an, 23an, 24an, 25ean, 26an, 27an, 28an, 29an, 30ean eta 31n.
Baztertu, hortaz, hain ohikoak ditugun: 4ean, 6ean eta horrelakoak.
2. Denbora zenbaki hutsez ematen denean, idazkera hauek ematen dira aukeran:
1995/03/07; 1995-03-07; 1995-III-07; 1995/III/07
Deklinatzean:
- 1993-03-07ko Euskaldunon Egunkaria-n
- 1993-11-23ko agiriak dioenez…
3. Ez da ontzat ematen, data arrunta emateko, urtarrilak 20 bezalako formarik.
Forma hau aposizioetan bakarrik erabil daiteke:
- Datorren urtarrilaren 20an bilduko da epaimahaia.
- *Datorren urtarrilak 20an bilduko da epaimahaia.
- Datorren ostegunean, urtarrilak 20, bilduko da epaimahia.