Maiatzaren 1ean, langileen nazioarteko eguna ospatzen da.
Orain dela 126 urte, maiatzaren 1ean, Chicagoko sindikatuek zortzi orduko
lan aldiak egiteko greba bat antolatu zuten. Horren ondorioz, zortzi langile
epaitu eta bosti heriotza-zigorra ezarri zieten.
Horregatik ospatzen da gaur egun langileen eguna maiatzaren 1ean. Hala ere,
Chicagon gertaturik hau guztia, Estatu Batuetan egun hau ez da ospatzen.